Miren Amuriza.
BIRA

Neguazkena

2018ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Inozoak gu, happy ending-etan eta udaberri eguzkitsuetan sinetsi genuenok. Inozoak, Aste Santuan, manta lodiak armairuaren gorengo arasetan gorde genituenok. Inozo hutsak. Martxoaren hondarretan gure behatz zuri biluziei begira kitzikatu ginenok eta autoan bentanila jaitsita negua joan da ta kantatzen jardun genuenok. Inozoak, aterkia etxean uzteagatik, autotik madarikazioka irten ginenok. Sandaliak estreinatzearren, oinak hoztu eta tonto-tonto katarroa harrapatu genuenok. Eta egunotan jertsea jantzita lo egin behar izan dugunok. Inozoak udaberri eguzkitsurik gogoratzen ez dugun arren, asteon ere, Euskalmeten iragarpenak entzun ditugun bakoitzean zapuztu garenok (euskal taldeek Barçaren kontra galtzen dutenean zaletuak zapuzten diren lez). Lasaitzeko dioskue baikorrenek, inportanteena norbere barne-eguraldia dela... Ge-zu-rra.

Ondarroako Radixu Irratiko Gauerdiko ahuntzan eztule programakoek Euskaltzaindiari eginiko proposamenaren alde neu ere: «uste dugu euskaraz urtaroak izendatzeko erabiltzen diren berbetan, udak merezi ez duen protagonismoa daukala: udaberria, uda, udazkena, negua. Uste dugu errealitatearekin zerikusi gehiago daukala eta zuzenagoa izango litzatekeela urtaroei izenak aldatzea, neguari merezi duen garrantzia emanez, adibidez: neguberria, negua, neguazkena, uda». Udaberriaren desmitifikazioaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.