Onintza Enbeita
BIRA

Notiziak

2023ko urriaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mundua gatazkaz beteta dago. Erdiei baino gehiagori buruz ez dakigu ezer. Gure komunikabideetan beti gatazka berei buruz hitz egiten da. Eta hitz egiten den horietan, noren kontra egon behar dugun esan egiten digute. Gure arreta nahi duten lekura eramaten dute; gehienetan, nahi dutenean. Sare sozialetan Palestinari buruzko bideoak argitaratzen dira etengabe. Ikusi ditugu kolono israeldarrak palestinarrak etxetik ateratzen, lurrak osten. Ikusi ditugu soldadu israeldarrak kazetari palestinarrak hiltzen, hiritar desarmatuen kontra oldartzen, jendea akabatzen. Ikusi dugu blokeoa. Ikusi ditugu palestinarrak haien seme-alabak lurperatzen. Eta munduak ez du Gaza eta Zisjordaniara begiratu nahi izan. Gure komunikabideek nahikoa izan dute beste gauza batzuekin.

Eta hara non, halako batean, hildakoak israeldarrak direnean, Palestina ere notizia bihurtu den. Orain badugu zerbait esateko haiei buruz. Orain Israelgo Barne ministroa agertzen da gure pantailetan mundu guztiaren aurrean genozidio bat antolatuko duela esanez, eta kazetariek esaten digute Hamasen kontra ari dela. Ez ba. Israelgo Gobernua ez dago Hamasen kontra, Palestinaren izatearen kontra baino. Eta testuingurua irakurriko baligute, ez da hainbeste arakatu behar, beste modu batera ikusiko genuke orain palestinarrei egozten dieten gatazka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.