Obamaz

Itxaro Borda
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Nork nahi du Obamaren larrua? Ipar Ameriketan merke salduko da datozen egunetan. Bi urteko gobernuaren ondotik irudi du denek hastiratzen dutela ohore handitan boterera ekarri zuten gizona. Gure munduetan idoloak agudo erretzen dira. Tea Partyko histerikoak ari dira bazterrak harrotzen zerga federal gehiegi badagoela orroaz, pobreak laguntzea baino hobe lukeela Obamak nagusigoaren kasta diruztatu errepikatzen eta aski dela orain. Ondorioak ezagutzen ditugu.

Estatuak ez omen du gaurkoan baliabide ekonomikorik gabe eta aberaste oldeetarik kanporatuen alde agertu behar. Langabetuak edo sosez biluziak direnak beraien erruz dira egoera urrikalgarri horretan eta ez politika antisozial garratzengatik. Hori argiki jakin dezagula mende falangatsu honen ulertzeko. Ongi-izatearen gaiaren aipatzea bera bekatu da, atzerakoikeria ahalkegarriaren seinalea. Ameriketan eta Europan horren dolua egitekoa dugula erraten digute etengabe.

Oihal sozialaren berriruteko politikak txarrak dira hauteskundeen irabazteko. Pobreek gaitzesten dituzte eta anitzetan zerga soberakoaz pleinitzen dira, CAC40eko plutokratak bailiran.

Diskurtso neoliberalak barneratuak ditugu, barna hain barna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.