BIRA

Oinez

Itxaro Borda
2010eko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Lankideak haserre entzunak nituen. Berandu heltzen ikusiak Baionako sarreretan auto herroka galantak zeudelako. Ilunbarratean berdin, denak lanetik batera ateratzen direnean beraien Lapurdi barneko lo-herrietara lehiatzeko. Oinezkoa izanez ez nuen haien arrazoa ulertzen. Herenegun arte. Angeluko hondartzara joan nintzen laster baten egitera eta uste dut handik itzultzeko eman dudala korrika baino denbora gehiago: ordu bat zortzi kilometra soilen egiteko. Ttipittapazagudoago etxeratuko nintzen alaina.

Kotxe metatuak. Ipurdi argitsuak agerian. Tutak eta barnean jende nardatuak. Ez nintzen sekula horrelako zain-hautsaldi motorizatu erraldoiaren lekuko izan. Batzuek diote STAB-eko autobusen lerro bereziengatik dela, besteek obrak daudela autobidearen zabaltzeko eta gaineratikoek ez dute ezer pentsatzen. Dagoeneko zirkulazioarena Kontseilu Orokorreko datozen hauteskundeetarako gai eztabaidatsua date Mortalena jaunaren aburuz bederen.

Jendeak hiri-bihotzetarik urrun errotzera bultzatu dituzte eta nago nola ez dituzten izpiritu antolatzaile abil horiek ondorioak neurtu. Jabetasun pribatuaren abantaila goraipatua kalbarioa bihurtzen ari da askorentzat, goiz, arrats eta eguerditan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.