Edouard Glissant poeta hil da herenegun Fort de Francen. Adinarekin. Jada gure hizkuntzentzat aipatzen den kreolizatze prozesuen pentsalaria genuen. Olerkaria izateaz gain antzerkigilea, nobelagilea eta filosofia irakaslea zen Martinikako hiriburuko lizeoan, bere lankide Aimée Cesaire bezala.
Nahiz eta 1958an Renaudot saria eskuratu zuen la lézarde elaberriarengatik, Glissanten literaturaren bidea ekintza zuzenetik hurbil lerratzen zen. Karaibetako geografia zein historiaren erabilpen politikoa egin zuen Deleuze eta Guattariren ikerketen ildotik. Edozein motetako arrazakeriaren aurka haserre zihoan, Frantziaren eta Afrikaren arteko esklabutza harreman berria etengabe salatuz. Oro-mundu edo tout-monde ideiaren sortzaile gisa mintzatzen entzun dut behin baino gehiagotan Benat Axiarik antolatzen dituen Etiopiko edo Errobiko festibaletan. Planeta honetako jendalde ezberdinen irudimenaren aniztasun izugarria azpimarratzen zuen, begiak nirnir eta elea distir.
Ahots bat galtzen dugu beti periferia-erdiko idazle bat zentzen denean. Ez dut erran nahi gu baino garrantzitsuagoak direnik, baina ezin uka xendra azpatzen eta zedarritzen digutela pentsa, maita eta ihardoki dezaguntzat.
Bira
Oro mundu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu