Ainize Madariaga

Pairamena

2024ko martxoaren 24a
05:00
Entzun

«Des petites espagnoles qui doivent être en échange de pays» (herri-trukean diren espainol neskatxak izanen dira), Frantziatik jiniko ostalariaren eleak izan dira, kexu da, bat-batean agertu baitzaizkio eta lan handia eman baitiote Amikuzerat hiru egunetarako jin diren ikasle lekeitiarrek. Mihia helize geldiezina du, neholako filtrorik gabea eta metrailadoreak bezain bertze min eman dezake. Ez du sentitzen bere izana mugatzeko beharrik, andere eta jabe baita, berak nahi duen tokian baita, nahi duen unean. Gogoetak jin arau goraki hedatzen ditu, apaltasunaren, feminismoaren, kulturaren eta errespetuaren bahetik iragan gabe. Ez zait batere aisa zutabe hau idaztea; frantses tentakulu erraldoiek hartzen bainaute ene araberakoa ez den komunitate baterantz: bere hitzek taberna manera kezkagarrian keztatzen dute, itotzekotan naiz.

Panpin errusiarrak bezala: Ipar Euskal Herria, klaustrofobiak pipiaturik, harrapatua du bera baino handiagoa den Hexagonoak.

Zenbait ostatutan ikusi izan dut ostalariak ez duela zertan pairatu bezeroen hitz erosiorik, kontrakoak ere balio luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.