Zerk eragiten du jendeen oldartzea? Askotan pentsatu da libertate eskasak zituela populuak karriketara bulkatzen. Giro horretan ere maioria isilak, ogia, beltza izanagatik, eta ausagailuak ausarki baldin baditu, diktatorerik zakarrenaren boterearekin konpontzen dira. Baina azken asteotan garbi dago askatsun faltak baino gose erreak dituela lerro beltz itsu eta deliberatuak orden zaintzaileen aurka altxarazten, hala nola Magrebeko Tunisia eta Aljerian. Ez da orduan sindikatu edo elkarte sozialik oldeen antolatzeko eta erasoa baizik ez zaie geratzen, balekebale, hil arteraino.
Bihiaren eta erregaien prezioak gora doaz harrigarriki, munduko eskualde zenbaitetan, industriaren eraginezklimatoaren desorekatzeak sortuuholde edo beroketa larriak agitudirelako. Ogia eta irrisa daude biak gehiengoaren janariaren oinarrian.Hain zuzen horiek garestitzean maila apaleneko biztanleek dute egoeraren latza pairatzen. Duela hiruzpalau urte mugimendu berdinak ikusi ziren Afrikan eta Asia hegoaldean. Ogia murrizten deneanausagailuek ez dute muntarik. Are gutxiago fedezkoirakaspenek, sokorri alaurrikiek.
Daldarrez dabil lurra. Goseak ustegabeko herriak setiatzen ditu. Ogiak huts darrai.
Bira
Panem
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu