Sylvie Desbois-Sorbé haserre dago. Kexua, auto-editaturiko liburu bilakatu du gure plazererako. AHT linearen aitzakian Lapurdumeko geltoki aldea eraldatuko da eta Paris-Madrid Hotel merkearen erraustea ekarriko du, kostaldeko nekazarien eta herrien funtsetaz gain. Les Voyageurs de l'Improbable jazz musikaz lagunduriko nobela baten antzera irakurtzen da. Neoliberalen obzenitatearen aurkako ezintasunezko harri mokor bat da, irudi eta sentimendu kordela bizigarria.
Azken hogeita bost urteotan hotelera etorri jende berezi eta maitagarrien ingumak lerratzen dira orrialdeetan, istoriaren egiakortasuna bermatuz. Santizpiritu auzoaren egunerokotasuna, Santiagorako beilariak, oporlari bekaitzak eta bereziki Valentin sutsuaren karkara, beranduago bere buruaz beste egingo zuena,oroitzen ditu soilki Desbois-Sorbé andereak. NY-eko Chelsea ospetsua bailitzan. Jabeak Baionako udaletxearekin auzitan daude hondar hilabeteotan diruzko konpentsazio bat eskuratzearren.
A-garapenaren irakaspenei jarraitzen zitzaien hotela hertsia da 2009az geroztik. LGV-aren bizkar Fouquet's hartako konjuratuek obratzen ari dutenespekulazio operazio erraldoia salatzen du Sylviek.
Memoria ere urratzen baligute?
Bira
Paris-Madrid
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu