Greziarrek merkatuak barreatzen zituzten itsas mediterranear eztiaren lehorretan, komertzio emankorra helburu. Herodotoren liburuetan goretsiriko aspaldiko istorioak da. Gerrikoa gero eta trinkoago dute gaurko Atenasko adiskideek eta NDFren neurri garratzen ezpatak lepoa moztu bezala die. Odisea latza hostoka bitartean hatsanka dabilan lurraldea da.
Notazio agentziek Irlanda degradatuko dute Grezia eta Espainiaren ondotik. Keinka larrian diren estatuak laguntzeko partez horrela ekinez, maileguak garestiago egitera kondenatzen dira, neoliberalen leloaren ildotik: gaztiga ezazu jarrai ez dezakeena. Ahulak, argiki, ez du hemen lekurik.
Eskerrak txinatarrak hor direla. Diru kopuru handia eskaini diote Greziari Pireako portua Shangaiekoarekin uztarrian erabiltzeko eskubidearen truke. Txinak halaz Europako plazak bere salgai merkeez itoko ditu Pireangai-tik. Erdiko Inperioa, ustez ukiezinak ziren Europako harkaitzez jabetuko da. Barroso txaloka, zoriontsu.
Txina Afrikan errotua da jadanik. Mundu globalizatuaren destinua kontrolatzera doa, hurrengo krisialdia iragarria denean, badakielako batek amore ematen badu, azken finean guztiek dutela etorkizunean, diruaren biribilketa utzi beharko.
'Pireangai'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu