Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Pisa

2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Andreas Schleicheren hitzak jaso ditu Ikastola aldizkariak. Ez da edonor Schleicher, baizik eta Mister Pisa, hezkuntza arloan iritsi beharreko jomuga egin dugun PISA txostenaren arduraduna: laburbilduz, hartzen dituzte 62 estatutako 15 urteko neska-mutilak, eta etsaminak egiten dizkiete. Gero, emaitzen arabera sailkatzen dituzte estatu eta herrialdeak, eta ondorioztatzen dute hango edo hemengo hezkuntza hobea dela, ikasleak prestatuagoak. Aski jakina denez, Finlandia da txapeldun.

Euskal Herria batez bestekoaren barruan dagoela diosku Schleicherek, balekoen artean. Baina ez ei da nahikoa: «Gaurko ekonomia globala da, eta ondorioz ezin dira hezkuntza mailako emaitzak auzokoen emaitzekin bakarrik kontuan hartuta egin; nazioarteko hezkuntza sistema onenen emaitzei begiratuz egin behar dira alderaketak». Hau da, batetik, hezkuntzaren egokitasuna besteekin lehian erabakitzen dela. Bestetik, lehia horretan onenei irabaztea izan behar dugula helburu. Eta azkenik, gazteak gaurko eredu ekonomikoan aritzeko eta hari iraunarazteko prestatzea dela hezkuntzaren xedea —a, egia, ia ahaztu nuen, OCDE da PISAren sustatzailea—.

Ez dakit, prestakuntza eskas eta ezjakintasunaren ondorioz izango da seguruenik, baina robotak ikusi ditut eskoletatik ateratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.