Salander

Itxaro Borda
2010eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Donostiako Aloña Mendi jatetxean afaltzen bildu buru-bero saldo galanta solasean higatu ginen, Elizanburu saratarrak ahuspatuko zukeen mahai zabal baten inguruan. Currin kasu, Europako nazio gatazken berezilariak oro gurearen sehaskaren ondoan zeudela genion, tregua bat amodio piztu berria baino ahula zelako oraino. Erantsi genuen bazekiela honek zertaz mintzo zen. Luze zatekeela eguna argitzen, ez zela guztia gure esku eta batek sutsuki indepentzia premia aipatu zuen.

Gazta puska malgua ahoratzearekin batera ideia gaitza ukan nuen: espezialista horiek deus ez bazezaketen egin deitu ditzagula Lisbeth Salander -Stockholmeko kartzelatik atera berria dut azken orrialdeotan- eta Michael Blomkvist. Hauek gobernari moskoten ordenadoreak pirateatuko dituzte eta jakinen dugu zer duten zinez tripetan. Salander-en lagunak alaina lehen mailako hacker delakoak direlako. Piarres Adamena baizik ez zitekeen irri karkailaz askatu nintzen. Saihetseko kideak ene alegrantzia xoxoa partekatu zuen. Salbatuak ginen.

Baikorrak, irudikoiak eta ekileak izan beharko dugu etorkizun hurbilean euskalarazoa deiturikoari aterabide milleniumdarra emateko, hazten doan amodio horren biziarazteko bezain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.