Sophie Callen argazkiak lehen aldiz ikusi nituen Siggirekin Berlineko Reichstag hura bisitatu nuen elur arratsean: mailu eta igitaiez biluziriko DDR ohiko sinboloen potretak zintzilik zeuden, zuri-beltz izugarrian. Erromatarrek hain maite zuten damnatio memoriae antzeko bat obratu zen behialako ikurren ala beruntailuen bihotzetan.
Artistaren ama, Rachel, Monique Sindler hil berri delakoaz baliatu da alaba -Sophie beraz- haren azken uneak filmatzeko eta argazkitan hartzeko. Ondorio argentikoak halatan Pariseko Tokio Palazioan ikusgarri dira urriaren 15az geroztik, aitzinetik hitzartuz. Calle argazkilari bururainozale gisa ezaguna da munduan barna, begiaren edo begiradaren beldurrik ez duela.
Amaren ehortzetan Florence Aubenas kazetariak bihikatu zuen hil-predikua, zalapartaz ereuntsi omen ziren emazte xaharraren dolua zaramatenak oro. Erretzaile amorratua zen, lau mila ohaide txirikordatu zituela aitortzeko ohitura zeukan, Sophieren aitarengandik bereiz bizi izan zen hogeita hamar urtez. Irri egitea maite zuela eranstea ez dezagula ahantz Herria-ko nekrologiak imitatuz.Hilarrian bere argazkiaren azpian aspertzen naiz jada idatzirik dago.
Hitzen ispiluaren bigarren emaitza.
Sophie C.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu