Ainize Madariaga

Sosak kiloak balio

2024ko apirilaren 4a
05:00
Entzun

Nerabe batek bertzeari: «Goazen erostera?», «Erostera, zer?», «Ba, erostera», «Baina zer erostera?», «Nik zer dakit ba!». Ez buru ez hankarik ez duen elkarrizketa dirudi. Lehenarendako erosi aditz-forma ez baita trantsitiboa, ez du zer lagunaren beharrik. Bigarrenarendako, ordea, hinki-hanka da erostera joatea jakin gabetarik zer. Tentsioa igan da. Hondarrean, goxoki-dendan sartu dira, eta bertatik atera, zorro bana eskuetan. Hamabost urterekin gertatu zitzaidana da, ikastetxetik ilkitzean.

Badirudi gure jendarteak baduela sosik sobera, itsu-itsuan botatzerainokoa, trukean zer ekarriko dion axolatu gabe.

Konpreni gaitza zait jende-buztana frenetikoa osatu dela Internet bidezko saltegi-plataformetako pakete galduak erosteko. Hamasei euro kilo ezezagun. Nehork nehon noizbait jadanik ordaindu duen paketea paperez estalia da, ez da beraz ageri zerez osatuak diren kilo umezurtz horiek. Berriz salgai dira. Prezioa bai, erosle itsu horiek handizki ikus dezakete. Zein da ba diruaren balioa? Garesti ordaintzen da emoziorik laburrenaren truk: sorpresa. Eta horrek dakarren adrenalina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.