Bira

Tahrir

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Europa eta Amerika urduri dabiltza jada Magreben eta Egiptoan agituarekin. Obamak Kairoko gertakariek iraun zuten bi asteetan hamabost mintzaldi ezberdin eman zituen, azkenean han bildurikoak sustengatuz. Sarkozyk Mubaraken partitzea eta jendalde metatuaren irabaztea telegrama soilaz komentatu zuen, Cameron, Merkel edo Zapaterok zuzeneko deklarazioak zegizkitela. Hargatik Baiona Txikiko karrika batean larunbat goizean ageri zen grafitia bazen: premier jour de liberté pour l'Egypte.

Iran islamistaren inperialismoa aipatzen digute orain leloki kazetariek. Mahmud Ahmadinejadek txalotu du Egiptoko garraipen herrikoia, nahiz eta berak 2010ean gazteriaren iraultza berdea odolean zapustu zuen. Lanjerra hor omen dago. Aljeria ere uneon higitzen ari da Maiatzaren 1eko plaza zurian. Halaber Iemena. Arabear munduaren oinarrien inarrosteak G8ko jaunkillotak izutzen ditu ez baitakite nola bihurdikatuko diren gauzak geopolitika mailan, petrolioaren zuzkidura eta Palestinaren auziak tartean daudela. Gai minberak naski.

Hitzetarik ondorioak atera ditzagun: agian eskualde horietan diktaturak hobe ziren, horregatik zituzten armatzen, laguntzen eta lausengatzen.

Bainadirudienez jokoa bukatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.