Onintza Enbeita
BIRA

Taldea

2021eko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehen, lantokian edo institutuan edo soziedadean edo kalean osatzen ziren taldeak. Egia da Euskal Herrian garrantzi handia eman zaiola taldeari eta aisialdia kuadrillaka antolatu izan dugula. Berez, gauza polita dira kuadrillak. Babes eremuak izaten dira jende gehienarentzat. Kontua da guztiok bizi izan dugula taldetik kanpo geratzearen tragedia: bai geu geratu garelako kanpoan, baztertu gaituztelako, edo bai maite dugun norbaiti itxi diotenean borobila. Halakoek gogorarazten digute taldean egituratzeak badituela akatsak.

Are gehiago Whatsappen garaian. Jendea talde birtualetatik kanpo uztea oso erraza da: errazegia. Fisikoki ez dugu bakardaderik ikusten eta ez zaizkigu ileak tente jartzen beste batzuen egoeraz pentsatuta. Taldeak eta azpitaldeak egiten ditugu etengabe: kuadrillako taldea, kuadrilla osotik bizikletan ibili zale direnen taldea, bizikletan ibili zaleak direnen artetik opor hauetan leku jakin batera joango direnena... Ez gara konturatzen, ordea, gure burua mila taldetan dagoen bitartean, badagoela talde batean ere ez dagoen jendea. Izan ere, kuadrillak osatzea beti ez da erosoa: taldea polita da inor baztertzen ez duenean. Jendea mailakatzen eta baztertzen dutenean, ordea, kuadrillak ere gizartearen ispilu tristea baino ez dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.