Indarrean dagoen legediak, botika, pestizida edo jakietako osagai kimiko oro animaliengan testatzera behartzen ditu fabrikatzaileak, eta hain zuzen kontrakora, kosmetikaren industria. Edertasunaren alorrari dagokionez, beraz, ezin sagurik edo beste espezierik martirizatu, Europako Batasunak debekua ezarri zuenez geroztik. Aparteko poza izango du batek baino gehiagok, beganoen eta bestelako sentsibilizatuen kopuruak azken urteotan gora egin duela ikusita. Tamalez, lupa potoloz irakurri beharreko letra txikirik ere badu araudiak, eta pikardia ikaragarria, etxe hipoteketan gertatzen den bezala.
Hala, esklusiboki kosmetikan baliatzen diren konposatuek agindura makurtu beharra daukate zorrotz, ez ordea, erabilpen ugariagoa dutenak, kosmetikaren mesedera ez ezik, farmaziara, industria kimikora edo elikadurara ekarritakoak, hala nola, kontserbatzaileak, perfumeak, disolbatzaileak, polimeroak edo eguzki filtroak. Erabilera anitzeko elementuok zilegi lukete animalien gaineko testa, eta gaizto jarrita, baita kosmetika hutserako asmatutako osagai askotxok, beren fabrikazio prozesuan inplikatuta dauden langileen segurtasuna bermatzeko beharrezko joko balitz.
Horixe baitira legeak: markoa baino gehiago, zirrikitu. Gazta baino gehiago, gaztaren zulo.

BIRA
Testak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu