Zaila zait sinistea Internetik gabeko munduan izan nintzela haur, nerabe eta gazte. Egia da hainbatetan eskapu joan garela auzoarengana pantaila-minutu batzuk ikusteko. Xalbador kolegioan hasi ginen doi-doia halako armairu-ontzi-mastodonte batzuetan teklatuan trebatzen; ez ziren zuri-beltzezko letrak baizik: irudirik ez. Azerty teklatuaren gainean abiatu genuen gure eri-gimnastika. Laster, Bizkairat lekualdatu nintzen ikasketak euskaraz segitzeko. Alta, motrizitate-koordinazioa berrikusi behar izan nuen, eta ez bakarrik pezeta eta frankoen arteko kalkuluetan, baizik eta egin behar izan niolako aitzi Christopher Latham Sholesek asmatu zuen Querty teklatuari. Honetan ere, inposaketak bere burua markatu nahi izan zuen Herria zatikatuz. Berez, idazmakina mekanikoaren zotzak elkarren artean traba ez zitezen asmatu zuen Lathamek letren arteko ordena hau, ingelesez gehien baliatzen diren letren arabera. Ordenagailuen agerpenak ez bide zuen kuestionatu teklen hurrenkera. Horiek hola, auto ezberdinak gidatzeko txoferrak bezala, ene eriek badituzte bi koreografia prest. Gaitz erdi.

Tiki-taka-tiki
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu