Strasburg auzoko Kilh-eko zubian hamar milaka manifestalari alemaniarrek Txernobil ibiltaria deitzen duten hondakin nuklear berziklatuz bete trena geldiarazten dute. Europa jada bi hitz horietara mugatzen bailitzan, police eta polizei izenak bizkarrean daramatzaten orden zaintzaleek burdin-bideetan jarri jendeen lekuztatzeko nekeak dituzte.
Castor trena La Haguetik Alemaniara bidean dago. Frantzia iparraldeko herri gotor baten zeharkatzea trabatu zieten alde honetako antinuklearrek. Beranta hartzen du, eta desbideratu behar izan zuten. Alzaziako hiriburuko udaletxeko hautetsia entzun nuen irratian: doidoia sekurizaturiko konboiak Strasburgeko geltokia trabesatu zuen, gosturik hoberenean, jendeak abisatuak ere ez zirela. Bagoiak, ehun eta hogeita hiru tona zakarrez kargatua dira.
Atomkraft, nein danke ikur ospetsua airean bazebiltzan bi eskualdeetako aurkariak. Mezu subliminal hedatu eta mediatikoen arabera nuklearra da energiarik garbiena. Arevaren antzeko enpresek lobbiak osatzen dituzte arraiki. Diskurtso ofizialek nahitara irratiaktibitatearen gaitzak aipatzea ahanzten dute. Eskerrak gaiarekin Kraftwerk taldeak belarriak zulatu zizkigula.Atomherz soilekoak gara.
Tren atomikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu