Ainize Madariaga

Txapela pekoa

2023ko abenduaren 3a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Donibane Garazi den txapel turistikoa erantzi orduko, nahi duenak atzemanen du bertzerik. «Barnealdekoa underground da», erran dit adiskideak:  jakin egin behar omen da iristen. Dentsitate aise handiagoko eskualdeetan neholaz ere bizitu ez duen giroa hemen badagoela aitortu du. Hiritarra da bera, eta arrunt zalea gainera, baina giro hau, «delicatessen» zaio. Gutizia. Belaunaldien arteko nahasketa da berezitasunetariko bat, eta basakeria sanoaren dosia, bertzea. Ibil Bedik eta Tatxersek eman zuten kontzertu bikaina izan zen parentesi horietarikoa adiskide horrendako, Gaga gaztetxea antolatzaile fina izaki. Tatxersentzat, etenaldiaren azken aitzinekoa izan da, arrunt berezia. Istantean muntatu zen pogoa, hik bultza gogor hortikan; katarsi kolektiboak hartu zuen gaina, oholtzaren eta publikoaren arteko tartea tarrataturik. Berdinen artekotasuna, garaile.
Halaxe irudikatzen dut ere Luis Ligetxe Larraineko bardoa, plazan, koblakan: adin guzietako belarri eta izpirituen ongilea, bai ere Etxahun Iruriren erakasle. 1901ean egungo egunez sortu zenak exaramelatu zigun txapela ez dela boneta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.