Txiletik

Itxaro Borda
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Bi hilabeteotan Atakama aldeko San Jose meategiko hogeita hamahiru meatzari lurpean zeuden gatibu. Hauen salbatzeko ekintzen aipamenek uda azpildu ziguten. Indio familiak beren seme, senar edo aiten aiduru ikustean, gure debaldeko minak baztertzen genituen. Gizonak onik ateratzeko planeta osoko asmatzaile eta teknikariak bildu ziren eta zirta bat ondu zuten. Txiletar koloreez hornitu zirta horrekin jalgi zituzten banan-bana barda magma sutsuari hurbil gatibatu langileak.

Itxurak buklean pasatu dizkigute laupabost berri aldi berean eskaintzen dituzten telekateek: burtsaren kotizazioak, autobideko istripuak, gobernarien balentriak eta San Josetik zuzenean, itxura ukigarri hauek, zioten aurkezle panpoxek. Halaz indigena gosaio haien zoriona zinez dastatu eta partekatu genuen, guhauren burua ikatz salbaiaren atzaparretarik iradokitzen bagenu bezala. Irudi formatatuz horditzen gaituztela ezin uka, mozkorra goibela eta belhitzea are goibelago zaigularik.

San Joseko meatzarien laneko baldintzen eskasa, soldata miserableak, seguritate partetikako hutsegiteak eta multinazionalen diktat ekonomikoen eragina ahantzaraztea lortu dute munduko mass-mediek.

Lurraren pean sartu nindaike...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.