Bira

Ubique

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Belarrien, gorputzen eta gogoeten inarrosteko aukera dugu hilabete honetan Euskal Herrian. Hegal batetik bestera joan gaitezke txori mukizuak bagina bezala. Iruneko Kabigorrin hasiko da besta, olerki-topaketak izeneko astebeteko saioarekin. Han kausituko gara. Bilbo Zaharra euskaltegiak aldiz Herri Literatura deituriko jardunaldiak ozkan jarri dizkigu lehen emanaldian agertuko direlarik Maialen Lujanbio —super bertsowoman...— Judith Montero eta Xabier Erkizia. Euskaltzaindiaren egoitzan. Han kausituko gara. Arrats berdinean Donapaleuko Zabalik elkarteak bere Otsail Ostegunak herrokatuko ditu Joseba Kamiok euskalgintzaren komunikazio estrategiak aipatuko dituela. Patri Urkizu barantailaren 24ean Jean Etxepare (1873-1889) donapauldar koblakari ezezagunaz ariko zaigu. Herriko zerbitzugunean. Lau mintzaldi eta tragoxka bat ondotik. Han kausituko gara. Irunean azkenik generanitzak laudatuko dira, queer teoriak, desira desordenatuak, eta 12an manifestaldia. Bazkariak. Zinemaldia Kattalingorrin. Opusaren kongresoa aitzakiatzat hartuz. Han kausituko gara. Eta Benafarroako kabalkadarekin abiatuko dira Amikuzeko ikastolaren 40 urteak hilabetearen bukaeran.

Quo fas et gloria ducunt.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.