Irati, Oskaxe, Napal, Gategorena, Landibarre, Lekunberri, Behorlegi, Organbidexka, Lindux eta Lizarrieta. Mendi lepo hauek oro urtxoen migratze bideetan kokatzen direla badakigu. Ehiztariak aurkitzen dira bai eta hegazti-zenbatzaileak. Organbidexka gainera, txorien geriza elkarteak gune askea deitzen du bertan ehiza debekatua delako. Olde urdinaren sasoian, urtxoak eromena hazten barnealdeko euskaldunen buru-zokoetan. Begiak zimiztaz sutan mintzo zaizkigu.
Larrazken honetan alta, aitzineko urteetan bezala, pasatu den urtxo kopurua lazki apaldu dela irakurri dut Le miroir de la Soule hamaboskarian. Ehiza postuak urre-trukean alokatzen dira mendekosteko inkanteetan. Bizpahiru lumaren etxera ekartzeko horrek hainbeste sos merezi ote duen galdezka hasiak ditugu zenbait. Milioi bat eta berrehun mila txori baizik ez da iragan. Gers eta Landetako artadietan gozatzen dabiltza, negua jada ez baita hain hotza. Badakizue arauz planeta berotzen doala eta honek eragina duela migrarien ibilmoduetan.
Etsipena dator olhaeta sareetan. Urtxoak taldean lerratzen dira epe laburrean eta hegaldi anitzek itsas gaineko bidea hartzen dute. Abildu dira alaina.
Urtxo xuriak aurten bizitza salbatu duke.
Urtxoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu