Ez zuen paperik. Ez zuen etxerik. Ez zuen lanik. Ez bide zuen familiarik. Marseilles erdian aurkitu zuten hotzak hilik. Ez zuen hatsik. Ez zuen odolik. Ez zuen izenik. Eskualde hartako SAMU sozialeko kideek ez zuten ezagutzen. Etorri berria zitekeen. Emaztea da aurten zendurik kausitzen den lehen SDFa. Elurra metatzen da bazterretan, bihotzeko ostatuak zabalik dira, gaueko aterbeak eta banku alimentarioak larrunbatean egin zuen janari bilketa monoprix dendan: pobrei eskatzen zaie pobreagoen laguntzea eta ez dira banku guztiak berdin diruztatzen.
Hemendik aitzina hilotz anonimoak zenbatuko dira, kontaketa morbidoak eguberrikari plazer apurraz gozatu nahi dutenak kulpabilizatuko dituelarik. Aberatsen otruntzak erakutsiko dizkigute eta oldeen etengabeko pauperizatzea: obzenitate betean igerika gabiltza. Abilenek ez dute sekula haririk luzatuko katastrofa humano honen eta neoliberalismo dekonplexatuaren eginkizunen artean. SDF baten hotzez hiltzea naturala bailitzan. Bizitza horrek baliorik ez bailuan Judith Butleren ikertzen duen zentsuan. Gobernariak auziperatu beharko litezke non assistance à personne en danger leporatuz.
Bilatuko dinat hire izena nor hintzen jakin arte.
BIRA
Zenbaketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu