Bira

Zizare on

Itxaro Borda
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Zizare pikatzaile eta arto kroskariek meza kantatua entzuten dute Pariseko laborantza ferian. Abererik ederrenak eta traktorerik erraldoienak aurkezten dira, bai eta politikari saldoak behor girien erdian putarka. Duela bi urteko castoialorspovcon distiratsuaren ondotik Sarkozyk saloiaren bisita ukatu zuen. Aurten berrazaldu da Vichyko gobernu zakarraren ideia zitalak ahoan. Lurra ez da gezurtia. Badaki alaina nekazariei hitzegiten. Lokatzetik.

Presidentak ez omen ditu laborariak, peztizidak, GAOak eta produktibismo itsu kutsagarria salatzen dituen France Nature Environnement elkartearen kanpaina mediatikoaren laido-helburu izatera utziko. Erdainua erregearen eskubide soila da argiki. Terroirs delakoen zintzotasuna laudaturik, hara erabilgarri diratekeela kabala-irinak, erleak kalitzen dituzten pozoiak eta nola ez, OGM haziak. Ekologiarekin nazkatua da bozka-biltzaile plazaratzen den plutokrata: çacommenceàbienfaire. Laborariak hiritarren aurka altxarazten ditu. Jendetzaren % 2 eskasa manipulatuko du? Ez al dute jada eskuin-bortitzarentzat bozkatzen? Zertan ari da Sarkozy ezpata lanputsarekin airea mozten?

100 bider kopiatu: zizarea banintz ihes egin nezake...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.