Zahar etxeko egongela nagusian, pertsona batzuk telebistari begira, arreta handirik gabe. Albistegia gerra urrutikoren baten irudiak ematen hasi da. Agure batek pelikula bat al den galdetu du. Ondoan daukan lagunak erretxin erantzun dio: «Ez al duzu ikusten baietz?». Galdera egin duen agureak telebistari begira segitzen du. Erretxinak ere bai. Pelikula bat ikusten ari dira? Beren ustetan hildakoak ez dira benetakoak, irudietan ageri diren hildakoen eta zaurituenodola atrezzo hutsa da? Beharbada, begira egon arren, ez dira ezer ikusten ari, hori da gertatzen zaiena. Edo burua beste norabait joan zaie, berek haurretan ozta-ozta ezagutu zuten gerraz gogoratzen dutenera akaso. Argibidea askozaz prosaikoagoa ere izan daiteke, eta agian afaritara noiz deituko dituzten daude bi lagunak.
Eszenaren eta burutazioon lekukoa afaritara noiz deituko dituzten dago, zahar etxera eraman duen bisita bukatzeko gogoz.

Hitz beste
Bisitaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu