Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Borragoma

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Mundu guztiak egin lezake huts, lapitzek horregatik daramate gomatxo bat muturretako batean. The Simpsons telesaileko Lenny-rena da ateraldi distiratsua, baina, tamalez, badira atzera bueltarik gabeko erroreak, borragoma batek ezaba ezin ditzakeenak.

Fukushimako tragedia saihets zitekeen, beharrezko neurriak hartu izan balira.Gauza bera esan dute Rio-Paris bidean galdu zen hegazkin frantsesarengatik ere. Bi kasuotan, zekenkeriak eragindakoak omen ziren erroreok: zentral nuklearraren arduradunek zein Airbus hegazkinarenek irabaziak lehenesten zituzten segurtasunaren gainetik.

Bi istripuok gertatu zirenean, krisia hastapenetan zen, inork ez zuen zetorkiguna ikusten. Ez, orduko eta gaurko egoerak ez dira berdinak: orduan irabaziak ziren segurtasuna baztertzeko arrazoiak; orain, galerak. Baina orduan eta orain norbaitena da beti segurtasuna murrizteko erabakiak sinatzen dituen lapitza. Polita egiteko balio dio borragomak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.