Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Botererik ez

2015eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Botereak usteldu egiten du, askotan entzun duzu, zuk ere askotan esana duzu gauza bera. Noski, agintariak dituzu gogoan, egunkarietan-eta sarri azaltzen direnak. Haiek dira boteredun, haiek dauzkazu usteltzat; edo haiek ikusten dituzu, behintzat, usteltzeko bidean eta bertsolariak kantatutako «bera eroriko duk, ez hakiok bultza» trantzean. Zuk ez baituzu botererik, zuk ez daukazu boterezko erantzukizunik zure bikote harremanean, gurasoekin edo seme-alabekin, lantegian edo kuadrillan, etxea garbitzera edo etxeko matxuraren bat konpontzera etorri zaizun langilearekin, inoiz begiratu ere egin ez diozun kale-kantoiko eskalearekin... Besteak dira beti boretedunak, zuk ez dakizu zer den abusua, zer hurkoa menostea, zer txantaje emozionalak eta bestelakoak egitea zure harremanetan. Nola, ba? Zuk ez duzu botererik!

Agian konprometitu nahi ez duen Peter Pan heldugabe bat zara, eta oraindik ez zara enteratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.