Normalagoa da gauza arruntek izen asko izatea gauza urri bereziek baino. Tximeletaren izen-ugaritasuna edo mozkorrarena oso aipatuak izan dira gurean. Gaixotasun arruntek ere bereziek baino ugariago dituzte izenak. Gauden sasoian hain korrientea izaten den katarroak, adibidez. Asier Sarasuari irakurriak dizkiogu bakar batzuk bere blogean: marranta, mafrundia, kakeria, erramazkoa… Zerrendako izenetako batean iltzatu ditut begiak, hitzak ni sentitzen ari naizena deskribatzen baitu bete-betean: burutik beherakoa. Kopetaren erdian sentitzen hasitako karga izan nuen lehen sintoma; mukiz bete zitzaizkidan sudurrak, ahotsa marrantatu zitzaidan eta sama zarratu; orain eztarriko zuloak protesta egiten dit tua irensten dudan aldiro; besoak-eta ahul ditut; baldatuta daukat gorputz osoa; mundu guztiari zein gaizki nagoen abisatzerainoko doministikuak ateratzen zaizkit…
Burutik beherakoa. Diagnostiko zehatzagoa, nekez.

Hitz beste
Burutik beherakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu