Anjel Lertxundi.
Hitz beste

'Cool'

2014ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Liburu-denda bat zabaltzera omen doaz Donostian. Liburu-denda cool bat. Lagunak daude iniziatibaren atzean, eta kezkatuta ikusi ditut, ez soilik liburu-denda bat garaiotan zabaltzeak adierazten duen abenturarengatik. Bueltak ematen ari dira kazetariak zergatik definitu ote duen cool gisa. Mitxelenaren hiztegia baino orotarikoagoa omen da hitza. Posmoderno kontzeptua baino orotarikoagoa, atera kontuak. Nork bere nahierara darabilen fetitxe bat, alegia.

Bezeroari kafea hartzeko aukera eskaintzen dion lekua da liburu-denda cool bat? Freskotasuna bermatuko duen espazioa? Modakoa, garai batean in deitzen genuena? Posmodernitatearen deribatu bat? Lan egiteko estiloa? Cool ala euskool? Cool eta euskool? Liburu mediatikoen gorringoa ala/eta liburu betikoen zuringoa eskainiko dituena? Tradizionalaren kontrapuntua da cool izaera eta estetika?

Denda zabaltzeko egunaren zain nago, cool hitzaren mamia argituko didan libururen bat erosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.