Tak, tak, tak, kubileteak denen bistan, tranposo kuadrillaren hatz arte batetik bestera.Tak-tak-tak, dado markatuak dantzan. Hau hiretzat, hori niretzat, beste hori bion artean... Popularrak eta sozialistak dira, armonia zaharrak baztertu eta interesen harmoniara itzuli ostean. Kataluniaren arazoa? Tribunal Konstituzionalak erabakiko du. Eta, horretarako, Tribunal Konstituzionaleko lau magistratu berriak ere guk aukeratuko ditugu. Demokratarena egiten ibiltzeko premiarik gabe. Nor eskandalizatuko da? Gainera orain, alderdi emergenteen porrotari esker, bipartidismoaren esku segitzen ez du ba hiru botereen kontrol totalak?
Jokoak bizi-bizi segitzen du, salto eta brinko segitzen du Erregeak bere diskurtsoarekin bedeinkatutako dado markatuen dantzak, den-denak betiko bidetik segi dezan, iruzurtienetik, Juan Palomorenetik: guk gisatuko dugu eta guk jango gurea eta zuena, gurea baita zuena ere.
Tak, tak, tak. Dado markatuekin.

HITZ BESTE
Dado markatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu