«Ei, danborrontzio, lasaitu pixka bat!», esan dio bilobari. Seguru asko, aitona da mundu mundialeko lehen pertsona danborrontzio esan duena. Askotan ateratzen ez zaio ba alferrontzio edo baldarrontzia, biloben sexuen arabera gaztelaniazko o/a erantsiz alferrontziri edo baldarrontziri bezala ontzi itsatsita daramaten hitzontzi edo mainontzi gisako hitz konposatuei?Behar bada egunen batean aizan, pozontzia! aterako zaio; beste batean, aizak babontzio!
Erdal generoaren inbasioa? Milioika mikroorganismo pilatzen zaizkigu ahoan. Halatsu hizkuntzan ere. Beharrezkoak dira gehienak, bizigarriak, naturalak; badira erasokorrak ere, batzuk integra daitezkeenak premia espresiboen arabera, beste batzuk hondagarriak. Eta ahoa zaindu beharra dago, noski, baina ur puruak hil egiten duen bezala, mikroorganismo puru-puruekin bakarrik hizkuntzak auto-defentsarako indarra galtzen du.
Bide batez: danborrontziok danborra jo eta jo segitzen du.

HITZ BESTE
'Danborrontzio'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu