Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Dentsitatea

2013ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igande arratsaldez, Errege-koparen saskibaloiko finala Gasteizko Buesa Arena pabilioian. Erregeari oparitutako txistualdiak titularrak jan dizkio Bartzelonaren garaipenari: Estatuko hedabideetan ohiko topikoen bidetik joan da txistualdiari buruzko eztabaida.

Aireak dentsitatea du, neur daiteke, eta gaitzak saihestu nahi badira, on da etengabeko kontrola. Zergatik ez dute txistualdiaren dentsitatea ere neurtu nahi, airearena neurtzen den bezala? Partikulak aztertu, banan bana. Ikusi txistualdiaren ore trinkoan zer proportzio hartzen duen monarkiak sistema bezala, eta ustelkeriak, eta euskal errebindikazioek, eta klase politikoak, eta betekadak, eta halako jai-giroen inertziak. Neurtu txistuen dentsitateko ehuneko zenbat dagokion palkoko agintari bakoitzari.

Txistualdiak entzuteko egiten dira. Baina irakur daitezke. Eta ulertzen ahalegindu.

Igandeko txistualdia ozenegia zen topiko batzuekin gainetik kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.