martxelo otamendi

Alokatu edo erosi

2023ko abenduaren 28a
05:00
Entzun

Milaka eta milaka bikote gaztek, eta ez horren gaztek, elkarrekin biziko direla erabaki eta hurrengo egunean bere buruari egindako galdera da. Bizitoki berria alokairuan hartu edo erosi?

Zuhurtziaren logika aplikatuta, nahiz eta esplizituki ez adierazi, askok lehen urteak alokairuan hartzea erabakitzen dute, estatistikek bikoteen iraupenaz adierazten duten muga, bost urte inguru, gainditu bitartean. Baina ez da hori, noski, pisu gehien daukan arrazoia alokairuan sartzeko.

Etxebizitzaren prezioa, bigarren eskukoa izanda ere, eskuraezina bihurtzen ari da gazteen artean gero eta hedatuago dauden soldata baxuak dauzkatenentzat. Azken hamarkadotan, etxebizitzen prezioek gora egin duten neurri bertsuan egin dute behera gazteen soldaten batezbestekoak. Industrian oinarrituta zegoen ekonomiatik zerbitzuetako ekonomiara igarotzearen ondorio iragarria.

Gurasoen etxetik gaztetan irten ahal izateko, emantzipaziorako laguntzak emango dizkie Eusko Jaurlaritzak gazteei, 300 euro hilean bi urtez. Zer edo zer bada hori.

Egiturazko erabaki konbinatuak behar ditu etxebizitzaren arazoak: hutsik dauden pisuetan esku hartzea, soldata duinak, gazteekin pentsatutako pisu berriak zerbitzu komunekin, maileguen prezioak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.