martxelo otamendi

Eskuin mutur abertzalerik gabe

2024ko apirilaren 12a
05:00
Entzun

Eskuin mutur politikoa Europa osoan zabaldutako fenomenoa da, baita duela hamarkada batzuk haien politika sozialengatik eredugarritzat jotzen genituen herrialde eskandinaviarretan ere. Suedian, berdintasunaren eta tolerantziaren erresuma eredugarria hamarkadetan, bigarren indar politikoa da Suediako Demokratak alderdi ultraeskuindarra, botoen %22rekin.

Alderdi independentziazale ultraeskuindarra sortu zuten duela gutxi Katalunian: Aliança Catalana. Oraingoz, Ripoll herrian hartu du indarra. Alderdiko sortzaile Silvia Orriolsek alkatetza lortu zuen, azken hauteskundeak %30ekin irabazita, eta Juntsek ez zuelako eragotzi nahi izan. Hiru zutabe nagusi dauzka maiatzaren 12ko Kataluniako hauteskundeetan lau herrialdeetan aurkeztuko den alderdiaren programa politikoak: independentzia, antiimmigrazioa eta islamofobia.

Azken CEOren arabera —Generalitatearen erakundea inkesta soziopolitikoak egiteko—, Aliançak ez du eserlekurik lortuko, baina lor dezakeen kezka badago independentziazaleen artean, Alinçaren esku egon litekeelako gehiengo independentziazalea.

Kataluniako abertzaletasunera ere iritsi den olatu ultraeskuindarra ez da oraingoz iritsi gurera, ez behintzat euskal abertzaleen eremura. Zorionez. Ez da iritsiko? Hori bera pentsatzen zuten Kataluniako abertzaleek duela hamar urte, baina iritsi zaie.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.