martxelo otamendi

Hotelen jarrera onartezina

2025eko maiatzaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Baretu da Bilbon Europa ligako finalak sortutako egoera berezia, nahiz denbora pasatu beharko den bilbotar askori futbol partidarengatik egunotan hartutako erabakiek sortu dieten haserrea baretzeko: kaleak moztuta, trafiko etenak, eskola itxita, istiluak —baita Donostian ere—…

Finalak beste behin erakutsi digu hotel batzuen aurpegia eta diruzaletasun aseezina. Ez genuke ohitu beharko, maiz jazoagatik, eta haserrea agertu beharko genuke. Askotan gertatzen da, eta hiri askotan; hotel gehienek biderkatu egiten dituzte —bider 2, 4, 5… kasu askotan— logelen salneurriak, ekitaldi garrantzitsu batek erakarrita eskaera handia espero dutenean. Ez okurritu logela bat hartzea Bilbon makina-erremintaren biurteko azoka den egunetan, edo Bartzelonan azoka garrantzitsu bat egiten dutenean. Antzera jokatzen dute hegaldi konpainiek egun horietan.

Zergatik uzten diete erakunde publikoek hotel horiei neurrigabeko salneurriak kobratzen, negozioa batere etikarik ez daukan eskaera-eskaintza formulan oinarritzen delako? Azken urteotan, esate baterako, etxebizitzaren alokairuari muga jartzen badiote —eta hori ondo dago—, zergatik ez egin gauza bera hotel eta hegaldi konpainiei, abusua eragozteko?

Gero kexatu egingo dira hoteletako ugazabak jendeak logela partikularrak hartzen dituelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.