martxelo otamendi

Libanotik Iranera

2024ko urtarrilaren 5a
05:00
Entzun

Irango oposizio politikoak ez badauka gaitasunik, ezta ohiturarik ere orain arte, herenegun Iranen 90 hildako inguru utzi zituen atentatua egiteko, islamaren barruko bi etsai nagusi xiiten eta suniten arteko borroka odoltsuaren atal berri bat ez bada, noren eskuari begiratu behar diogu egilea identifikatzeko? Israelen eskua izateko aukera handia zegoen, Iran delako modu batera eta bestera Israelek jasaten dituen erasoen sustatzaile nagusia, eta bere aurkaririk sendoena.

Ez da horrela izan, Estatu Islamikoak hartu baitu bere gain 90 irandar inguru hil dituen erasoa. Egun enblematikoan egin du atentatu hori Estatu Islamikoak, bi arrazoirengatik. Bezperan Israelgo inteligentziak efektu kolpe handia eman zuen Libanon Hamaseko hierarkian bigarrena zen Saleh al-Aruri hilda. Eta Iranen egindako atentatuan, 2020an AEBek Iraken hil zuten Qasem Soleimani jeneral irandarraren omenaldian parte hartzen ari ziren herritarren aurka egin zuen.

Estatu Islamikoaren atentatuak are askaezinagoa egiten du Ekialde Hurbileko mataza estrategikoa: lehen planoan ziren bi protagonisten artean —Israel eta Palestina— hirugarren bat sartu da, ez nolanahiko sarrera eginda. Nork espero zezakeen, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa ikusita, Estatu Islamikoak erasoa Israeli egin barik Irani egitea?

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.