martxelo otamendi

‘Ulertzaileak’ Korrikan

2024ko martxoaren 27a
05:00
Entzun

Korrika egiten den aldiro sortzen zaigun galdera da. Eremuaren arabera izango da noski, baina begi bistakoa da euskara ez dakiten korrikalari askok hartzen dutela parte Korrikan, zorionez. Euskararen aldeko joera dute, inkestetan erantzungo dute euskararen normalizazioaren alde daudela eta ondo ikusten dutela lan deialdi publikoetan euskara erdaren pare eskatzea; baina ez dute euskara ikasteko/hobetzeko pausoa ematen, edo eman zuten bere garaian baina ez dute jarraitu ikasten. Horiek dira eragin beharreko bi multzoak: aldekoa izan baina ikasi ez duena, eta ulertu bai baina hitz egiteko gai ez dena. Bigarrenak ulertzaileak dira, akademikoen baimenarekin esanda.

430.000 ulertzaile daude gure herrian, multzo handia, 16 urtetik gorako herritarren %16 baitira; ia denak ama hizkuntza erdara eduki zutenak, eta euskarara eskolan edo euskaltegian hurbildutakoak. Horietako asko, gaztetan, inkestetan euskaldunen zutabean egongo ziren, baina euskara ez praktikatzearen ondorioz, ulertzaileen zutabera igaro dira. Horrela segituz gero, hogei urte barru euskara jakin zuten zutabean egongo dira.

Nola irauli galeraren ekuazioa?: Euskaraduna 16 urterekin, ulertzailea 40rekin, eta jakin zuen 60rekin.

Bi lan nagusi. Ez dakitenei erakutsi, eta ulertzaileak hiztun bihurtzea.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.