Derrigorra eta aukera

BERRIA.
Izaskun Bilbao Barandica.
2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Munduko hainbat erregiotan indarkeriaren eta txirotasunaren ondorioz sortu den krisia azkenaldiko historiangaurko dimentsio eta dramatismoarekin eman ez diren migrazioak eragiten ari da. Denok jabetzen gara arazo global baten aurrean gaudela, eta goragoko mailei begira gaude. Baina ahaztu egiten dugu Europako Batasunari ez dizkiogula eman ez agintaritza, ez eskuduntzak, ezta baliabideak ere, erantzukizun horri aurre egin ahal izan diezaion.

Orain arte, EBko estatu kideak izan dira geldiarazi dituztenak gure kostetara babes bila datozeneigizalegezko tratua ematera derrigortzen gaituzten legeak betetzeko proposatutako konponbideak. Esparru diplomatikoan eta segurtasun alorrean ere ez da erraza izan jatorrizko herrialdeetan esku hartzeko behar zen ekimen bateratua aurkitzea. Ez eragile bakegile gisa, ezta garapen sustatzaile gisa ere. Arazo hori konponduko badugu, guztiz ezinbestekoa da gaur egun bizitzeko toki egoki ez diren lekuak itxaropena eskain dezaketen esparru gune bilakatzea. Trump presidenteak Twitter bidez zabaltzen dituen txio zentzugabeen ondorioz egunero pizten diren alarmek eta brexit-ak estimulu izan beharko lukete EBren benetako kanpoko zerbitzua finkatzeari ekiteko.

Bien bitartean, estatu kide guztiek onesten dituzten neurrietan baino ezin izan du aurrera egin EBk. Hala, Europako Batzordeak hurrengo urteetarako marko finantzarioan %160ko igoera proposatu du immigrazioari erantzuteko. Baliabide gehienak bideratzen dira Europara datozen errefuxiatuen etorrera murriztera, mugak eta kostazainak indartzearen bidez.

Igoera horrek ere eragingo die babeserako eta integraziorako funtsa elikatzen duten partidei 4.000 milioitik 10.000ra igotzea, epe laburrean harrera ona bermatzera baino iristen ez badira ere. Nire aburuz, hori litzateke beste gakoa orain arte hainbat estatu kidek garatu dituzten politikak aldatzeko, Europako hiritarren artean existitzen den elkartasuna blokeatzen dutenak, hain zuzen.

Gakoa da immigrazio eta babes politikak planifikatzeko orduan gobernantza maila horiek izaten hastea. Etorkinen etorrera tokian tokiko garapenerako aukera bihurtzea, gaur egungo arazo demografikoak eta gizartearen zahartzeak dakarten gabezia konpondu ahal izateko, hau da, inbertsio solidario bihurtzeko prezioen krisia kontrolatzeko helburuarekin elikagaiak metatzen gastatu ohi dugun dirua.

Estatu kide bakoitzak hartu beharreko errefuxiatuen lehen kuotak esleitu zirenean, gure herri txiki honek koherentzia, elkartasun eta ikuskera lezioa eman zuen, eta erakundeen arteko mahaia antolatu zuen pertsona hauek hartzeko eta integratzeko lanak koordinatzeko. Mugimendu hori toki eta erregio mailan errepikatu zen EBko hainbat hiri eta erregiotan. Baina bertan behera geratu zen beldurragatik eta kalitate eskaseko liderrek halako krisiak hauteskundeetarako tresna bihurtzeko joera izan ohi dutelako. Horregatik da premiazkoa erregioetako elkartasun eragile horiek EBko immigrazio politikak planifikatzeko eginkizunetan integratzea. Eta babesa emateko Europako funtsarekin emaitzak egiaztatuko dituzten tokian tokiko programak finantzatzen hastea, FEDER eta FSErekin konbinatuta, eta baliabide propioekin ere bai. Honela, gaur egun berrikuntza moduko arlo kritikoekin gertatzen den bezala, babesa emateko derrigorra eta integratzeko aukera uztartuko dituzten programak sortzen hasiko dira, errealismoz eta koherentziaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.