Hitz beste

Desiozko zeruan

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Diote gauak musika sortzen duela. Asteburuko gau-giro ederrak kantuan jarri gintuen gu. Kanta ezagunak, kanta betikoak ziren. Ondoen eta gartsuen lagun artean kantatzen diren horietakoak. Kantuok beren altzoan biltzen duten memoria oparorik gabe, lagun arteko amarauna ez litzateke batere trinkoa; edaria ere ez barne-muinak berotzeko duin.

Hartan, lagunetako batek Xabier Leteren kanta erdi ahantzi oso eder bati ekin zion:

Gauez bakardadean egoten naiz ni, ez bazaude zu…

Hainbestetan hain baldar kantatu genuenak liturgia zaindu baten itxura hartu zuen bat-batean. Meritua ez zen, noski, gure kantatzeko erarena, bat-batean neska baten ahotsa nagusitzen hasi izanarena baizik. Gu gero eta baxuago, gero eta baxuago ari ginen, guztiz isildu ginen arte.

Desiozko zeruan, ta ni zure barruan…

Kanta bukatu zen. Elkarri begiratu genion. Neskaren arrastorik ez. Diote gauak musika sortzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.