Laburtua daukagu, gure interes partikularren neurrira ekarria eta egokitua, gure jarrera morala. Gure historia pertsonalak (ingurua ere historia pertsonalaren zati inportantea da) batzuetan distortsionatu egiten du, beste batzuetan findu eta zorroztu, mundua ulertzeko gure barneko diapasoia. Segun eta zer, segun eta nor eta nork, segun eta noiz. Segun eta. Barruko diapasoiak tonua egokitzen du komenientziaren arabera. Eta ez da eskarmentu pertsonalak erakutsi dion eskematik irteten. Ez zaio komeni, sistema polita baita mundua ulertzeko, ez zuzen, baina bai erraz eta eroso. Tamalez, ordea, bada mundua laburtzeko eta txikitzeko modu bat ere. Mundu itxi triste bat eraikitzeko.
Presoen dispertsioak eta mendeku usaineko kartzela politikak zerikusi zuzen betea dute giza eskubideekin. Biktimen errekonozimenduak ere halaxe. Gure diapasoiak fintzeko ahalegin zintzo batek mesedea baino ez batzuen eta besteen egoerari.

HITZ BESTE
Diapasoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu