Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Diapasoia

2016ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
New York, Madril, Beslan, Londres, Ankara, Paris, Brusela... Globala da arazoa, ez dago arazoari begiratzeko estrategia globalik. Albo-kalte beltzena: askatasuna, ondasunik preziatuena bizitzaren ondoren, dugula galtzaile; lehen lerroan, hiltzen dutenak daude, askatasunaren etsai nagusiak; baina hurrengo lerroan, askatasuna murrizten digutenak erasoen aitzakian. Eskuin muturrak, xenofobiak, gorrotoak terrenoa irabazten dute eta estatuak gotortu egiten dira, giza eskubideen kaltetan.

Diapasoiaren tonu tristetik jardungo dugu egunotan. Ezin da, munduak ez du erremediorik, esango dugu. Are mugatuagoa ikusiko gure baitako sinesmenen, ilusioen, erantzukizunen, etorkizunari begira jarritako indarren lurraldea. Bai, zaila da mugako halako egoerak ulertzen saiatzea, garesti ordaindu gabe. Eta are eszeptikoagoak bihurtzen gara, erlatibizatzeari ekiten diogu, eta, kontzienteki zein oharkabean, ikasten dugu, kuanto!, zinikoagoak izaten ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.