Komunikabideek dakartzaten albiste politiko askoren ostean zenbat arrazoi ilun, konplot eta konspirazio! Albisteon bertsio desberdinen atzean zenbat manipulazio, erdi egia eta gezur oso!Albisteak manipulatu, dosifikatu, gizendu, apaindu, globo-zunda gisa aurreratu; gaur gezurtatu bihar egiaztatu egingo dena, beti ere komenientzia politikoaren arabera; dosier ezkutuak, mehatxuak, jukutriak, asmazio guztizkoak...
Italiar kazetarien ironiak aspaldi bataiatu zuen hori guztia aztertu eta arakatzen duen zientzia: dietrologia (dietro=ostea, atzea). Boterea duen -edo boterea lortu nahi duen- nornahik zerbait protagonizatu orduko, gertakariaren osteko zikinak aztertzen ditu dietrologiak.
Laster, munizipalak. Seguru aurkeztuko diren politikariak eta aurkezten lagatzen ez dietenak hasita daude makinak berotzen. Datozen hilabeteetan, hemengodietrologoek (ostelogoek?) ez dute lan gabeziarik izango.
'Dietrologia'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu