Hitz beste. Anjel Lertxundi

Dilin-dalan

2010eko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herenegungo berripaperek ziotenez, Unescok adierazi berri du euskara arriskuan dagoela. Batez ere, Iparraldean dago arrisku bizian. Hegoaldean, aldiz, ahula du egoera, baina tirriki-tarraka dabil behintzat. Unescoren lanak, nik dakidala, ez zituen EAE eta Nafarroa bereizten. Eta, batez ere, ez zekarren niri biziki interesatzen zaidan datua: Altsasuri buruzkoa. Sakanako hiriburuan, kontu jakina da, euskara aparretan dago, kolesterol-tasa ezin hobearekin. Gaztelania da, tamalez, arriskuan dagoena, osasun-egoera larrian eta guztiz desagertzeko zorian. Eta normala denez, egoera muturrekoak kezka handia eragin du, eta ANLL mugimenduak (Asociación Nacional por la Libertad Lingüísticak, askatasunaren izenean, gaztelaniazkoa beste izenik ez duen elkarte batek) hileta-hotsak jo ditu hainbat hedabideetako kanpandorreetan, gaztelania Altsasun bizitzen ari den egoera larriaz kezka gaitezen.

Eta Unesco, enteratu ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.