Vicent Partal.
Enbaxada bila

Duranen zisnea

2013ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bartzelonan vox populi da Duran i Lleidak oin bat politikatik kanpo duela. Bizitza pribaturako baimena hitzartzen ari dela, bizitzen ari denarekin nekatuta. Jakina, independentismoaren gorakada arazo larria da harentzat, haren bizitzaren eta lanbidearen inguruko ikusmoldearentzat, baina, batez ere, haren herrialde ereduarentzat, Kataluniak harentzat izan behar duen ereduarentzat.

Uniok ez dio jarraitzen Durani. Hark agintzen du, hori inork ez du ukatzen, baina ez du konbentzitzen. Apustuak dabiltza, inoiz Convergenciarekin hausten saiatzen bada nork segituko ote liokeen, eta ez dago emaitza pozgarririk harentzat. Ziurrenik, gainera, gertaera horrek eragingo dio erretiratzeko erabaki hipotetiko bati ere.

Hala eta guztiz ere, bere aliatu mediatikoen babes nabarmenarekin, Duranek prozesuaren aurka egin berri du, hirugarren bide esaten dion hori aldarrikatuz: ez independentzia, ez egungo egoera. Hirugarren bidea, baina Espainian irauteko betiere.

Inkongruentea al da apustu berri eta hain pertsonalista eskatzea, bestalde bere aukera politikoa gero eta gehiago ari bada ixten? Nik uste dut ezetz. Duran zisnearen kantua egiten saiatzen ari da. Haren estatugizon ahalmen goraipatu eta oso esajeratuaren azken erakustaldia da. Koherentziazko itxiera bat.

Eta esan beharra daukat niri ongi iruditzen zaidala hala egitea, testamentu politiko gisa egiten badu ere. Duranek inoiz ez du Katalunia independente bat nahi izan, inola ere ez, eta orain hori modu hotsandiko eta programatiko batean azaldu beharrean dago. Hain justu, erabat bakartua dagoelako bere inguru politikoa izan zen horretan, eta oso estutua ere bai, gaur egungo errealitate soziala benetako amesgaizto bat balitz bezala hartzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.