Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Egonean dihardu

2016ko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Berripaper honek «jarduneko Gobernua» itzultzen du gaztelaniaz «Gobierno en funciones» dena. Ez nator gaizki adierazita dagoenik esatera, baina jardun, jardun, zein da eta zertan da Espainiako Gobernu-buruaren jarduna Gabonak aurreko hauteskundeetatik gaurdaino? Kolpe zorririk ez jotzea da jarduneko presidente baten egitekoa? Arerioen ahotan armiarma-sareak noiz egingo zain egotea da inbestiduraren alfonbra gorria bere oinetan ikusi arte, Txirritaren hura helburutzat hartuta: berez eroriko dituk, ez hakiek bultza? Ez, ez dut esango gaizki adierazita dagoenik, baina aitor dut lazgarria egiten zaidala euskara gezurretan ibiltzea Rajoy «jarduneko» Gobernuburua dela esanez.

«Egoneko Presidentea» esatea iradokitzen dut. Edo egonean egonekoa Badago Bego jauna. Geldi Ederki Gobernuburua. Prakalasaia, gibelhandia, hotzepela... Aukeran dira aukerak,jardunekoa dela esanez irakurleak nahastea baino hobeagoak guztiak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.