Orain hogei urte pasatxo, Halloween egunaren bueltan, hainbat faktore meteorologikoren kointzidentziak sekulako ekaitz bat eragin zuen Estatu Batuetako mendebaldean. Ekaitz perfektua deitu zioten, eta izen bereko film arrakastatsu bati esker, esapideak bide luzea egin du meteorologiatik kanpoko alorretan ere. Gehienetan, gaitzezpenezko kargarekin.
Sartu koktelera batean krisi ekonomikoa, ustelkeria, alderdi politiko tradizionalen ipar galdua, Europaren gristasuna, bere benetako izaera sekula onartu ez duen Estatu bat, paradigma sozialen eta moralen aldaketa-garaia… Eragin koktelerari gehiegi ernegatu gabe. Hainbat adituk Espainiaren eta Kataluniaren arteko talkari iragartzen dion ekaitz perfektua da ondorioa. Zentzu gaitzeslean, noski.
Oxford hiztegian begiratu behar lukete. Bertan ageri diren esapidearen lehen erabilerak, XVIII mendekoak, positiboak dira: jendearen txalo zaparradak dira ekaitz perfektua.

HITZ BESTE
Ekaitz perfektua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu