Hitz beste

Ekarpena

Anjel Lertxundi.
2011ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mogeli zor diogu idatzi aditza (berak iraatsi zerabilen) gaur darabilgun adieran Seguru asko, latinaren oihartzun ozenegia hartuko zion ordu arteko izkiriaturi eta, oharkabean bada ere, ekarpen polita egin zion euskarari. Izkiriatuk euskarri batean arrastoak uztea esan nahi du: zerbait adierazi nahi, eta izkiriatzen duenak seinale batzuk uzten ditu harri batean; edo, gure artzainek bezala, Idahoko basoren bateko arboletan; edo paper batean. Idatzi aditzak, aldiz, erantsi esan nahi zuen: idazten duenak zerbait eransten baitio ordu arte zegoenari. Mogelek ere ordu arte ez zegoen ikuspegi bat utzi zigun Peru Abarkarekin.

Borgesek horren berri izan balu, aterako zion etekinik, horixe baita literatura: seinaleak uzteaz gainera, ordu arte zegoenari zerbait berria eranstea. Eta, bide batez, Borges itsuak agian ikusi ere egingo zigun zerbait onik euskaldunoi, hain tonto ezjakintzat ginduzkanoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.