Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Eleberri

2014ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Axularrentzat, eleberria esamesa da, txutxumutxua, eta hitzak esanahi horrekin egin zuen bidea hogeigarren mendera arte. Iragan mendean, ordea, nobelari izen jatorra eman behar zitzaiola, eta eleberrideitzen hasi ziren nobelei, ipuin tradizionalak izendatzen zituen elezahar hitzaren kontrapuntuan.

Botereak asmatutako hizkera berri batek bizi gaitu, errealitatea ezkutatzetik arnasten den hizkera baten garaiak dira gureak. Munduaren konplexutasuna ahalik lauenen deskribatzeari newspeak deitu zion George Orwell-ek1984 nobelan, eta Oscar Aranak hizkeraberri itzuli zuen termino berria. Ondo egina. Bainaeleberri aukeratu izan balu —zilegi zuen— hitzak garbi utziko zigun boterearen hizkerak nobela kaskar batekoa bezalako errealitateaaurkezten digula. Fikzio bat, baina txarra. Esamesa hutsa.

Boterearen diskurtsoak horixe baitu sostengu: eleberri bat (hizkeraberri bat) bere komenientziaren araberako ipuinak kontatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.