Paul Johnson oso kazetari ezaguna da britainiarren artean. Ezaguna eta baita polemikoa ere, ezkerretik eskuinera egin duen ibilbidearengatik. Laurogeita hiru urte ditu. Hamazazpi baino ez zituela Churchill elkarrizketatu zuen, han hasi zen loratzen bere kazetari zorrotzaren fama. Orduko hartan, zera galdetu zion, besteak beste, lehen ministroari: «Jauna, zein da zure arrakastaren arrazoia?». Churchillen erantzuna: «Energiaren kontserbazioa. Ez inoiz zutik egon, eserita egon bazaitezke; ez inoiz eserita egon, etzanda egoteko aukera baduzu».
Raxoi maisu aparta da energia kontserbatzen —umoregileek diban batean imajinatzen dute—, eta energia politiko asko eskatzen baitzion Amaiurri erantzun demokratiko bat emateak, talde parlamentarioa ukatu dio. Dibanetik jaiki gabe. Etzanda askoz ere gozoago entzuten dira, nonbait, eskuinaren lausenguak, zutik jarri etaenergia pixka bat erakutsiz baino demokraziaren defentsan.
Hitz beste
Energia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu