Hitz beste

Erramuarena

Anjel Lertxundi.
2013ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ni bizi naizen auzoko elizan, gaurko egunez baserritar bat arduratzen da erramu sorta eder bat elizara eraman eta jende artean partitzeaz. Gure auzoko emakume batek, ordea, bere erramua eramaten du, baina ez elizan emango diotenari mespretxu egiteagatik. Badira urte batzuk bere seme bakarrak hartu zuela erramu-adar eder bat moztu eta amari oparitzeko ardura. Ordutik, «semeak moztua da!», esaten die amak parean tokatutako lagun eta ezagunei.

Semeak, sinesgabea bera, badaki zer nolako ilusioa egiten dion amari erramu ederrarekin etxetik elizara joateak. Badaki zer dagoen amak lagunei erakusten dien harrotasunaren atzean. Badaki, halaber, amak zer nolako ilusioz egingo duen otoitz erramuak bedeinkatzerakoan. Ez dakiena da amak aspaldi utzi ziola bere semea bide onera itzul dadin errezatzeari. Urtero erramua jasotzen hasi zenetik, «nire semeak moztua da!» esaten dio amak, harro asko, otoitzaren beste aldekoari ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.